Ezina ekinez egina
Euskarako irakasgaian egin beharreko lanak azalduko zaizkizue blog honetan. Tarteka, ariketak ere azaldu daitezke baita bestelako kontuak ere. Zuek sortutako blogean berriz, gutxienez zeuen lanak zintzilikatuko dituzue.
2011-10-18
lehenengo idatzia
Gaurko egin nuen informatikako gelaren erreserba. Ez nagoenez ez dakit zer egingo duzuen. Dena den, gomendioa, astebururako egin beharrezko iritzi idazlana, blogean jartzea nahiko nuke, modaren inguruko zuen iritzia alegia. Eta bide batez, atzo, alkoholari buruzkoa idatzitakoa ere. Horrela bi idatzi izango dituzue. Ea ba, nahi duzuenean has zaitezkete.
2011-09-09
ONGI ETORRI!!
2011/2012 ikasturte honetan blog honetan izango dituzue hainbat kontu. Baita zuen blogetara loturak ere. Ea gaur guztiok bloga sortzea lortzen dugun eta horrela zuen lehenengo idatzia sortu dezakezuen.
2011-05-17
Kaixo Kuadrila!!!
Azterketa egin eta gero, arnasaldi bat hartzea komeni da.
Badakizue, bukatu gabeko lantxo batzuk baditugu... Movie makerrean zuen poesia jartzea falta zaigu eta baita Power pointeko aurkezpena egitea ere. Gainera, Londonen egon ondoren merezi du bertako bisitaldiaz hitz batzu idaztea, ezta?
Argazkiak ere, noski!

2011-04-14
Gaur izan dugun eztabaidaren inguruan....
Ezaguna egiten al zaizue galdera hori? Ziur aski zuetako batek baino gehiagok ezagutzen du. Geldi une batez eta pentsatu erantzuna. Bai? Segi irakurtzen. Guretako galdera egiteko modua bera gaiztoa da. Badirudi euskara jakite hutsak medikua profesional txarra bihurtzen duela. Eta ez da horrela, edozein hizkuntzetan ditugu profesional onak edo txarrak. Orduan zergatik galdera hori? Konturatu al gara ez dela galdera sinple bat eta atzetik euskararen kontrako pentsaera argi bat dagoela?
Wolkswagenen sekula ez dute planteatuko ingeniari ona edo ingeles dakiena nahi duten. Bi baldintzak betetzen dituzten profesionalak behar dituzte. Guk ere. Garbi dugu mediku ona eta euskalduna nahi dugu. Gainera, zer arraio, gure eskubidea ere bada. Horretarako daude legeak, murritzak badira ere, betetzeko. Eta eremu euskaldunean zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea dugu, eta erakunde publikoek zerbitzua euskaraz emateko beharra dute. Horri hizkuntza eskubideak betetzea edo ez betetzea deitzen zaio.
Hasierako galderara bueltatuz, zein izango litzateke zure erantzuna? Hortxe dago koxka! Galdera honi emaniko erantzunaren arabera erakusten dugu zein den euskararekiko geure kontzientzia-maila. Erantzunaren arabera, benetan euskaraz bizi nahi dugula eta gure hizkuntza-eskubideez jabetzen garela erakusten dugu.
Euskara ez dugula nahi, soilik, gure artean mintzatzeko, komunikatzeko, liburuak irakurtzeko, idazteko, telebista ikusteko... baizik eta bizitzaren esparru guztietan eta egoera guztietan, bai arlo publikoan bai pribatuan euskara erabili nahi dugula, salbuespenik gabe eta diskriminaziorik gabe, nahi dugulako, bai, eta eskubidea dugulako.
Argi dugu arestian aipatutako galderari erantzuna: mediku ona, jakina, baita euskalduna ere! Eta zein da zuena?

2011-04-07
Korrika martxan da! gu ere EUSKALAKARI!

Bai, gaur ekin dio bideari korrikak, Trebiñotik Donostiara Euskal Herriko hainbat txokotatik pasako delarik. Nahi izanez gero, egun hauetan korrikaren web orrian informazioa bilatzen aritu zareten moduan, korrikaren jarraipena ere bertatik egin dezakezue.
gogoratu www.korrika.org
ah! ahaztu gabe, egindako Korrikaren inguruko lana zuen blogean jarri behar duzue orain.
Eta animatzen bazarete, KORRIKAn parte hartu ezazue! Ederra baita!!
2011-03-23
Suscribirse a:
Entradas (Atom)