
Dagoeneko pasa da lehenengo ebaluazioa. Egin dituzue, eta batzuk ongi egin ere, bidalitako lanak. Lehenengo MARIA ETA INAKI-ren ziberezkontzari buruzko lana. Benetan, batzuenak oso dibertigarriak izan dira. Kermanen bideoen azterketak ere, gehienonak bikain daude eta bukatzeko, eta agian zailen egin zaizuena Komunikazio Funtzioak erabiliz ikusitako pelikula baten idatzizkoa izan da. Dena den, eta gustura zabiltzatenez, bigarren ebaluazioan ere arituko gara zuen koaderno digital honetan, zeuen blogean alegia, lantxoak idazten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario